SYD funtzioa [VBA]

Amortizazio-tasa aritmetiko beherakorra ematen du.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


SYD (Cost as Double, Salvage as Double, Life as Double, Period as Double)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Kostua: aktiboaren hasierako kostua.

Hondar-balioa: aktiboari amortizazioaren (balio-bizitzaren) amaieran geratzen zaion balioa.

Bizitza: ondasuna amortizatzeko denboraldi kopurua zehaztuko duen amortizazio-denboraldia.

Epealdia: amortizazioa kalkulatzeko erabili nahi duzun epealdi-zenbakia.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub ExampleSYD
REM Kalkulatu aktibo batek urtero duen amortizazioa, $10.000 kostatzen duena
REM 1 urtearen hasieran, eta $1.000 salbamendu-balioa duena 5 urteren ondoren.
Dim syd_yr1 As Double
REM Kalkulatu amortizazioa 1. urtean.
syd_yr1 = SYD( 10000, 1000, 5, 1 )
print syd_yr1 ' syd_yr1 orain 3.000 balioaren berdina da.
End Sub

Emaguzu laguntza!