SLN funtzioa [VBA]

Epealdi bateko amortizazioa kalkulatzen du zuzeneko metodoaren bidez. Amortizazioaren kopurua konstantea da amortizazio-epealdian zehar.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


SLN (Cost as Double, Salvage as Double, Life as Double)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Kostua: aktiboaren hasierako kostua.

Hondar-balioa: aktiboari amortizazioaren (balio-bizitzaren) amaieran geratzen zaion balioa.

Bizitza: aktiboa amortizatzeko epealdi kopurua zehaztuko duen amortizazio-epealdia.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub ExampleSLN
REM Kalkulatu aktibo batek urtero duen amortizazioa, $10.000 kostatzen duena
REM 1 urtearen hasieran, eta $1.000 salbamendu-balioa duena 5 urteren ondoren.
Dim y_dep As Double
y_dep = SLN( 10000, 1000, 6 )
print y_dep ' 1500 ematen du.
End Sub

Emaguzu laguntza!