Rate funtzioa [VBA]

Mailegu edo inbertsio baten interes-tasa itzultzen du.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


Rate( NPer as Double, Pmt as Double, PV as Double [FV as Variant], [Due as Variant], [Guess as Variant] )

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

NPer: urtesaria ordaintzen den epealdien kopuru osoa.

Pmt: epealdi bakoitzean ordaindutako ordainketa konstantea.

PV: maileguaren / inbertsioaren uneko balioa.

FV (aukerakoa): maileguaren / inbertsioaren etorkizuneko balioa.

Epemuga (aukerakoa): ordainketa epealdiaren hasieran edo amaieran egingo den definitzen du.

0 - ordainketaren epemuga denboraldiaren amaieran da;

1 - ordainketaren epemuga denboraldiaren hasieran da.

Zenbatetsia (aukerakoa): interesaren balio estimatua zehazten du kalkulu iteratiboarekin.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub ExampleRate
' Kalkulatu $100.000ko mailegu bat ordaintzeko behar den interes-tasa,
' ordainketa 6 urtean egiten bada, hil bukaeran egingo diren $1.500eko ordainketekin.
 Dim mRate As Double
 mRate = Rate( 72, -1500, 100000 )
 print mRate' mRate kalkulatuta, 0.00213778025343334 ematen du
End sub

Emaguzu laguntza!