PV funtzioa [VBA]

Ordainketa erregularren serie batetik datorren uneko balioa kalkulatzen du inbertsio baterako.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


Pmt( Rate as Double, NPer as Double, Pmt as Double, [FV as Variant], [Due as Variant] )

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Tasa: interes-tasa periodikoa.

NPer: urtesaria ordaintzen den epealdien kopuru osoa.

Pmt: epealdi bakoitzean ordaindutako ordainketa konstantea.

FV (aukerakoa): maileguaren / inbertsioaren etorkizuneko balioa da.

Epemuga (aukerakoa): ordainketa epealdiaren hasieran edo amaieran egingo den definitzen du.

0 - ordainketaren epemuga epealdiaren amaieran da;

1 - ordainketaren epemuga epealdiaren hasieran da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub ExamplePV
' Kalkulatu 6 urteko epean hilero $1.000 ordaintzen duen urtesari baten uneko balioa.
' Interesa % 10ekoa da urteko, eta ordainketak hilaren amaieran egiten dira.
Dim pv1 As Double
pv1 = PV( 0.1/12, 72, -1000 )
print pv1 ' pv1 kalkulatuta, 53978,6654781073 ematen du
End Sub

Emaguzu laguntza!