PPmt funtzioa [VBA]

Ordainketa periodiko eta konstantean eta interes-tasa konstantean oinarritutako inbertsio baten kapitalaren ordainketa ematen du epealdi jakin bati dagokionez.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


Pmt( Rate as Double, Per as Double, NPer as Double, PV as Double, [FV as Variant], [Due as Variant] )

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

Per: ordainketa nagusi baterako kalkulatu nahi duzun epealdi kopurua (1 eta Nper arteko zenbaki oso bat izan behar du).

NPer: urtesaria ordaintzen den epealdi kopuru osoa.

PV: inbertsio baten (uneko) eskurako balioa kalkulatzen du.

FV (aukerakoa): maileguaren / inbertsioaren etorkizuneko balioa.

Epemuga (aukerakoa): ordainketa epealdiaren hasieran edo amaieran egingo den definitzen du.

0 - ordainketaren epemuga epeladiaren amaieran da;

1 - ordainketaren epemuga epealdiaren hasieran da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub ExamplePPmt
' Ordainketa nagusiak kalkulatzen ditu 4. eta 5. hilabeteetarako, osorik ordaindu behar den mailegu baterako.
' 6 urtetan. Interesa % 10ekoa da urteko, eta ordainketak hilaren amaieran egiten dira.
Dim ppMth4 As Double
Dim ppMth5 As Double
' Ordainketa nagusia 4. hilabetean:
ppMth4 = PPmt( 0.1/12, 4, 72, 100000 )
print ppMth4 ' ppMth4 kalkulatuta, -1044,94463903636 ematen du.
' Ordainketa nagusia 5. hilabetean:
ppMth5 = PPmt( 0.1/12, 5, 72, 100000 )
print ppMth5' ppMth5 kalkulatuta, -1053,65251102833 ematen du.
End Sub

Emaguzu laguntza!