Pmt funtzioa [VBA]

Mailegu edo inbertsio baten ordainketa periodiko konstanteak kalkulatzen ditu.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


Pmt( Rate as Double, NPer as Double , PV as Double , [FV as Variant], [Due as Variant] )

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

NPer: urtesaria ordaintzen den epealdien kopuru osoa.

PV: inbertsio baten (uneko) eskurako balioa.

FV (aukerakoa): maileguaren / inbertsioaren etorkizuneko balioa.

Epemuga (aukerakoa): ordainketa epealdiaren hasieran edo amaieran egingo den definitzen du.

0 - ordainketaren epemuga epealdiaren amaieran da;

1 - ordainketaren epemuga epealdiaren hasieran da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASUPPORT 1
' Kalkulatu 6 urtetan osorik ordaindu behar den mailegu baten hileroko ordainketak.
' Interesa % 10ekoa da urteko, eta ordainketak hilaren amaieran egiten dira.
Sub ExamplePmt
 Dim myPmt As Double
 myPmt = Pmt( 0.1/12, 72, 100000 )
 print MyPmt 'kalkulua eginda, -1852,58377757705 ematen du
End Sub

Emaguzu laguntza!