MIRR funtzioa [VBA]

Inbertsio sorta baten barne-errendimenduaren tasa aldatua kalkulatzen du.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


MIRR(Values() as Double, Investment as Double, ReinvestRate as Double)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Balioak(): Kutxa-mugimenduen matrize bat, ordainketen eta sarreren serie bat ordezkatzen duena. Balio negatiboak ordainketatzat hartzen dira eta balio positiboak sarreratzat. Matrize horrek gutxienez balio negatibo bat eta balio positibo bat izan behar ditu.

Inbertsioa: inbertsioen (matrizearen balio negatiboen) interes-tasa da.

BerrinbertsioTasa: berrinbertsioaren (matrizearen balio positiboen) interes-tasa da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


REM ***** BASIC *****
Option VBASupport 1
Sub ExampleMIRR
 Dim cashFlow(0 to 3) As Double
 cashFlow(0) = -5
 cashFlow(1) = 10
 cashFlow(2) = 15
 cashFlow(3) = 8
 mirrValue = MIRR(cashFlow,0.5,0.1) * 100
 Print mirrValue ' 94,16 ematen du. The modified internal rate of return of the cash flow. Kutxa-mugimenduaren errendimenduaren barne-tasa moldatua.
End Sub

Emaguzu laguntza!