IPmt funtzioa [VBA]

Epealdi batean amortizatuko den kopurua kalkulatzen du, ordainketa erregularrak eta interes-tasa konstantea dituen inbertsioan oinarrituta.

warning

Konstante, funtzio edo objektu hau Option VBASupport 1 instrukzioa programa-kode exekutagarriko modulu batean kokatuta gaitzen da.


Sintaxia:


IPmt(Rate as Double, Per as Double, NPer as Double, PV as Double, [FV as Variant], [Due as Variant])

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Tasa: interes-tasa periodikoa da.

Epealdia: zein epealditako interes konposatua kalkulatu behar den zehazten du. Epealdia=NPER, azken epealdiko interes konposatua kalkulatzen bada.

NPer: urtesaria ordaintzen den epealdien kopuru osoa da.

PV: ordainketa-sekuentzia baten uneko eskudiru-balioa.

FV (aukerakoa): epealdien amaierarako lortu nahi den balioa.

Epemuga (aukerakoa): epealdi bakoitzeko ordainketen epemuga da.

0 - ordainketaren epemuga epealdiaren amaieran da;

1 - ordainketaren epemuga epealdiaren hasieran da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleIPmt
 Dim myIPmt As Double
 myIPmt = IPmt(0.05,5,7,15000)
 Print myIPmt ' -352,97 moneta-unitate ematen ditu. Bosgarren epealdiko (urteko) interes konposatua 352,97 moneta-unitatekoa da.
End Sub

Emaguzu laguntza!