Beste komando batzuk

Hemen beste kategorietan sartzen ez diren funtzioak eta instrukzioak azaltzen dira.

Beep instrukzioa

Ordenagailuaren bozgorailutik tonu bat jotzen du. Tonua sistemaren mende dago, eta ezin duzu haren bolumena edo doinua aldatu.

Shell funtzioa

Beste aplikazio bat hasten du eta, beharrezkoa bada, dagokion leiho-estiloa zehazten du.

Wait instrukzioa

Programaren exekuzioa eteten du denbora jakin batez segundo-milarenetan.

WaitUntil instrukzioa

Programaren exekuzioa eteten du adierazitako denborara arte.

GetSystemTicks funtzioa

Sistema eragileak emandako denbora-markak itzultzen ditu. Funtzio hau zenbait prozesu optimizatzeko erabil daiteke.

GetPathSeparator funtzioa

Sistema eragilearen araberako direktorio-bereizlea, bide-izenak adierazteko erabiltzen dena, itzultzen du.

Environ funtzioa

Ingurune-aldagaiaren balioa kate gisa itzultzen du. Ingurune-aldagaiak sistema eragilearen mende daude.

GetSolarVersion funtzioa

Uneko LibreOffice bertsioaren barne-zenbakia itzultzen du.

GetGuiType funtzioa

Erabiltzaile-interfaze grafikoa zehazten duen zenbakizko balioa itzultzen du.

TwipsPerPixelX funtzioa

Pixel baten zabalera adierazten duten twip kopurua itzultzen du.

TwipsPerPixelY funtzioa

Pixel baten altuera adierazten duen twip kopurua itzultzen du.

GlobalScope adierazlea

Liburutegi-edukiontzi pertsonalak edo partekatuak (Aplikazio-makroak edo Nire makroak) kudeatzeko dokumentuaren barruan, erabili GlobalScope adierazlea.

Emaguzu laguntza!