InStr funtzioa

Kate batek beste kate baten barruan duen kokagunea itzultzen du.

Instr funtzioak emaitza zein kokagunetan aurkitu den itzultzen du. Katea ez bada aurkitu, funtzioak 0 itzultzen du.

Sintaxia:


InStr ([Hasiera As Long,] Testua1 As String, Testua2 As String[, Konparatu])

Itzulera-balioa:

Integer

Parametroak:

Hasiera: Zehaztutako azpikatearen bilaketa-katearen zein tokitan hasiko den zehazten duen zenbakizko adierazpena. Parametro hori ez badago, bilaketa-katearen lehen karakteretik hasiko da. Onartutako gehieneko balioa 2.147.483.648 da.

Testua1: bilatzea nahi duzun kate-adierazpena.

Testua2: kate-adierazpena; bilaketa kate-adierazpen horretan egitea nahi duzu.

Konparatu: konparazio mota zehazten duen zenbakizko adierazpena. Aukerakoa da. Parametro horren balioa 0 edo 1 izan daiteke. 1 balio lehenetsiak testu-konparazioa zehazten du (ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten). 0 balioak konparazio bitarra zehazten du eta maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.

Exekuzio-garaiko errorerik ez gertatzeko, ez ezarri 'Konparatu' parametroa aukerako lehenengo parametroa ez badago.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Sub ExamplePosition
Dim sInput As String
Dim iPos As Integer
    sInput = "Office"
    iPos = Instr(sInput,"c")
    Print iPos
End Sub

Emaguzu laguntza!