LSet instrukzioa

Katea kate-aldagaiaren ezkerrean lerrokatzen du, edo erabiltzaileak definitutako motako aldagaia erabiltzaileak definitutako beste motako aldagai batean kopiatzen du.

Sintaxia:


LSet Aldagaia As String = Testua edo LSet Aldagaia1 = Aldagaia2

Parametroak:

Aldagaia: ezkerrean lerrokatu nahi duzun katea duen kate-aldagaia.

Testua: kate-aldagaiaren ezkerrean lerrokatu nahi duzun katea.

Aldagaia1: erabiltzaileak definitutako motako aldagaiaren izena; aldagai mota hori kopiatu nahi duzu.

Aldagaia2: erabiltzaileak definitutako motako aldagaiaren izena; aldagai mota horretatik kopiatu nahi duzu.

Katea kate-aldagaia baino motzagoa bada, LSet instrukzioak katea ezkerrean lerrokatzen du, kate-aldagaiaren barruan. Kate-aldagaiaren barruan geratzen diren kokaguneak zuriuneez ordezten dira. Katea kate-aldagaia baino luzeagoa bada, kate-aldagaiaren luzera arte iristen diren ezker-ezkerreko karaktereak bakarrik kopiatuko dira. LSet instrukzioaren bidez, erabiltzaileak definitutako motako aldagaia mota bereko beste aldagai batean ere kopiatu dezakezu.

Adibidea:


Sub ExampleRLSet
Dim sVar As String
Dim sExpr As String
    sVar = String(40,"*")
    sExpr = "SBX"
    ' "SBX" ezkerrean lerrokatzen du 40 karaktereko erreferentzia-katean
    ' Izartxoak zuriuneekin ordezten ditu
    RSet sVar = sExpr
    Print ">"; sVar; "<"
    sVar = String(5,"*")
    sExpr = "123457896"
    RSet sVar = sExpr
    Print ">"; sVar; "<"
    sVar = String(40,"*")
    sExpr = "SBX"
    ' "SBX" ezkerrean lerrokatzen du 40 karaktereko erreferentzia-katean
    LSet sVar = sExpr
    Print ">"; sVar; "<"
    sVar = String(5,"*")
    sExpr = "123456789"
    LSet sVar = sExpr
    Print ">"; sVar; "<"
End Sub

Emaguzu laguntza!