Format funtzioa

Zenbakizko adierazpen bat kate bihurtzen du eta zehaztutako formatuaren araberako formatua ematen dio.

Sintaxia:


Format(adierazpena [, formatua As String]) As String

Parametroak:

adierazpena: Formatudun kate bihurtuko den zenbakizko adierazpena.

formatua: Zenbakirako formatu-kodea zehazten duen katea. formatua ez bada ezartzen, Format funtzioak LibreOffice Basic Str() funtzioaren moduan funtzionatzen du.

Itzulera-balioa:

Testu-katea.

Kodeei formatua ematea

Hurrengo zerrendan, zenbakizko adierazpen bati formatua emateko erabili daitezkeen kodeak deskribatzen dira:

0: adierazpena parametroak digitu bat badu 0 zenbakiaren kokagunean formatua kodean, digitua bistaratu egingo da; bestela, zero bat bistaratuko da.

adierazpena adierazpenak formatua kodeko zero kopurua baino digitu gutxiago baditu (dezimalaren edozein aldetan), aurreko eta atzeko zeroak bistaratuko dira. adierazpenak formatua kodeak duen zero kopurua baino digitu gehiago baditu dezimalen bereizlearen ezkerrean, gainerako digituak formateatu gabe bistaratuko dira.

adierazpena adierazpeneko dezimalak borobildu egingo dira formatua kodeko dezimal-bereizlearen ondoren agertzen diren zero kopuruaren arabera.

#: adierazpena parametroak digitu bat baduformatua kodeko # leku-markaren kokagunean, digitua bistaratuko da; bestela, ez da ezer bistaratuko kokagune horretan.

Ikur honek 0 zenbakiaren moduan funtzionatzen du, baina aurreko eta atzeko zeroak ez dira bistaratzen # karaktere gehiago badaude formatua kodean, adierazpena adierazpenean dauden digituak baino. adierazpena adierazpeneko digitu esanguratsuak soilik bistaratuko dira.

.: Dezimalaren leku-markak dezimalaren bereizletik ezkerretarako eta eskuinetarako dezimalen kopurua zehazten du.

formatua kodeak # leku-markak soilik baditu ikur horren ezkerrean, 1 baino txikiagoko zenbakiek dezimalen bereizle bat izango dute hasieran. Zenbaki zatikiarretan aurreko zeroa beti bistaratzeko, erabili 0 leku-marka gisa dezimalen bereizlearen ezkerreko lehenengo digituan.

%: adierazpena 100 zenbakiarekin biderkatzen du eta ehunekoen ikurra (%) txertatzen du adierazpena formatua kodean agertzen den tokian.

E- E+ e- e+ : formatua kodeak gutxienez leku-markako digitu bat (0 edo #) badu E-, E+, e-, edo e+ ikurraren eskuinaldean, adierazpenari formatu zientifikoa edo esponentziala emango zaio. E edo e letra zenbakiaren eta esponentearen artean sartuko da. Ikurraren eskuinaldean digituetarako dauden leku-marken kopuruak esponenteko digitu kopurua zehaztuko du.

Esponentea negatiboa bada, minus ikurra bistaratuko da berehala esponente baten aurrean honako ikurrekin: E-, E+, e-, e+. Esponentea positiboa bada, plus ikurra bakarrik bistaratuko da esponenteen aurrean E+ edo e+ ikurrarekin.

Milakoen mugatzailea bistaratzeko, formatua kodeak mugatzaile hori digituen leku-markekin (0 edo #) inguratuta eduki behar du.

Puntua milakoen eta dezimalen bereizle gisa erabiltzea eskualdeko ezarpenen arabera dago. Zenbaki bat zuzenean Basic iturburu-kodean sartzean, puntua erabili beti dezimal-bereizle gisa. Unean dezimalen bereizle gisa bistaratutako karakterea zure sistemako ezarpenen zenbaki-formatuaren arabera dago.

- + $ ( ) zuriunea: Plus (+), minus (-), dolar ($), zuriune edo parentesien ikurra zuzenean formatua kodean sartzen bada, karaktere literal gisa bistaratuko da.

Hemen zerrendatzen ez diren karaktereak bistaratzeko, aurrean alderantzizko barra (\) jarri behar diezu, edo komatxo artean (" ") jarri behar dituzu.

\ : Alderantzizko barrak formatua kodeko hurrengo karakterea bistaratzen du.

Esanahi berezia duten eta formatua kodean ageri diren karaktereak modu literalean bistaratu nahi badira, aurretik alderantzizko barra eraman behar dute. Alderantzizko barra bera ez da bistaratuko, salbu eta formatu-kodean alderantzizko barra bi aldiz jarraian (\\) sartzen bada.

Karaktere gisa bistaratu ahal izateko formatu-kodean aurretik alderantzizko barra izan behar duten karaktereak hauek dira: data- eta denbora-formatuko karaktereak (a, c, d, h, m, n, p, q, s, t, w, y, /, :), zenbaki-formatuko karaktereak (#, 0, %, E, e, koma, puntua) eta kate-formatuko karaktereak (@, &, <, >, !).

Aurredefinitutako ondorengo zenbaki-formatuak ere erabil daitezke. "General Number" izan ezik, aurredefinitutako formatu-kode guztiek zenbaki dezimal gisa, bi dezimalekin, itzultzen dituzte zenbakiak.

Aurrez definitutako formatuak erabiltzen badituzu, formatuaren izenak komatxo artean egon behar du.

Aurrez zehaztutako formatua

General Number: zenbakiak sartzen diren bezala bistaratzen dira.

Currency: zenbakiaren aurrean dolar-ikurra txertatzen du eta zenbaki negatiboak parentesi artean jartzen ditu.

Fixed: Gutxienez digitu bat bistaratzen da dezimal-bereizlearen aurrean.

Standard: zenbakiak milakoen bereizlearekin bistaratzen ditu.

Percent: zenbakia bider 100 egiten du eta zenbakiari ehuneko ikurra eransten dio.

Scientific: Zenbakiak formatu zientifikoan bistaratzen ditu (adibidez, 1000 jarri ordez 1,00E+03 jartzen du).

formatua kodea hiru sekziotan banatu daiteke, haiek bereizteko puntu eta koma erabiliz. Lehen zatiak balio positiboen formatua definitzen du, bigarren zatiak balio negatiboena, eta hirugarren zatiak zeroa. formatua kode bakarra zehazten bada, zenbaki guztiei aplikatuko zaie.

You can set the locale used for controlling the formatting numbers, dates and currencies in LibreOffice Basic in - Languages and Locales - General. In Basic format codes, the decimal point (.) is always used as placeholder for the decimal separator defined in your locale and will be replaced by the corresponding character.

Gauza bera dagokie data-, ordu- eta moneta-formatuen eskualde-ezarpenei ere. Basic formatu-kodea eskualde-ezarpenaren arabera interpretatu eta bistaratuko da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Sub ExampleFormat
    MsgBox Format(6328.2, "##,##0.00")
    ' puntua erabili beti dezimal-bereizle gisa Basic iturburu-kodean zenbakiak sartzean.
    ' adibidez, ingeleseko eskualde-ezarpenean 6,328.20 bistaratzen du, alemanekoan 6.328,20.
End Sub

Emaguzu laguntza!