LibreOffice 7.3 laguntza
Kate bat sortzen du zehaztutako karakterearen edo funtziora pasatako kate-adierazpen bateko lehenengo karakterearen arabera.
String (n As Long, {Adierazpena As Integer | karakterea As String})
Katea
n: Katean itzuli beharreko karaktere kopurua adierazten duen zenbakizko adierazpena. n parametroaren gehienezko balioa 2,147,483,648 izan daiteke.
Adierazpena: karakterearentzako ASCII kodea zehazten duen zenbakizko adierazpena.
Karakterea: itzulera-katea eraikitzeko erabiltzen den karaktere bakarra, edo soilik lehenengo karakterea erabiliko den katea.
Sub ExampleString
Dim sText As String
sText = String(10,"A")
MsgBox sText
sText = String(10,65)
MsgBox sText
End Sub