LibreOffice 24.8 laguntza
Kate-adierazpen bateko lehen karakterearen Unicode balioa ematen du.
AscW (string) As Long
Long
string: Baliozko kate-adierazpena. Kateko lehenengo karakterea bakarrik da garrantzitsua.
Erabili AscW funtzioa gakoak Unicode balioekin ordezteko. AscW funtzioak hutsik dagoen kate bat aurkitzen badu, LibreOffice Basic aplikazioak exekuzio-garaiko errore bat jakinarazten du. Itzulitako balioak 0 eta 65535 artekoak dira.
Sub ExampleAscW
Print ASC("A") ' 65 itzultzen du
Print AscW(string:="Ω") ' 937 itzultzen du
Print AscW("Αθήνα") ': 913 itzultzen du, lehenengo karakterea bakarrik hartzen baita kontuan
End Sub