ASCII/ANSI bihurketa kateetan

Ondorengo funtzioek kateak ASCII kodetik ANSI kodera eta alderantziz bihurtzen dituzte.

Asc funtzioa (BASIC)

Kate-adierazpen bateko lehen karakterearen ASCII (American Standard Code for Information Interchange) balioa itzultzen du.

Chr funtzioa

Zehaztutako karaktere-kodeari dagokion karakterea itzultzen du.

Str funtzioa

Str funtzioak aldagaien edukiak kate bihurtzen ditu. Zenbakizko balioak, datak, kateak eta moneta-balioak erabili ditzake.

Zenbaki positiboen aurretik zuriune bat doa. Zenbaki negatiboen aurretik, minus ikur bat.

note

Zenbakizko balioetarako, Str funtzioak itzultzen duen katea eskualde-ezarpenaren arabera aldatuko da. Hortaz, puntua erabiliko da dezimalen bereizle gisa, beharrezkoa denean.


Kate bat pasatzen bada argumentu gisa, aldaketarik gabe itzultzen da.

Datak eskualde-ezarpenaren araberako kate bihurtzen dira.

Val funtzioa

Erabili Val funtzioa zenbaki bat ordezkatzen duen kate bat zenbakizko datu mota bihurtzeko.

note

Val funtzioari pasatutako katean ez dira kontuan hartzen eskualde-ezarpenak. Horrek esan nahi du komak milakoen bereizletzat hartuko direla eta puntuak dezimalen bereizletzat.


CByte funtzioa

Kate bat edo zenbakizko adierazpen bat Byte motara bihurtzen du.

Emaguzu laguntza!