Konparazio-eragileak

Konparazio-eragileek bi adierazpen konparatzen dituzte. Emaitza adierazpen boolear gisa itzultzen da, konparazioa True (egia, -1) edo False (faltsua, 0) den adieraziz.

Sintaxia:


  result = expression1 { = | < | > | <= | >= } expression2

Parametroak:

result: Konparazioaren emaitza zehazten duen boolearra (True edo False)

expression1, expression2: Konparatuko diren zenbakizko balioak edo kateak.

Konparazio-eragileak

= : berdin

< : Hau baino txikiagoa da

> : Hau baino handiagoa da

<= : Hau baino txikiagoa edo berdina da

>= : Hau baino handiagoa edo berdina da

<> : ez da berdina

Adibidea:


Sub ExampleUnequal
Dim sFile As String
DIM sErroa As String ' Sarrerako eta irteerako fitxategien erroko direktorioa
    sRoot = "c:\"
    sFile = Dir$( sRoot ,22)
    If sFile <> "" Then
        Do
            MsgBox sFile
            sFile = Dir$
        Loop Until sFile = ""
    End If
End Sub

Emaguzu laguntza!