Erase instrukzioa

Tamaina finkoko matrizeen matrize-elementuen edukia ezabatzen du, eta aldagai-tamainaren matrizeek erabiltzen duten memoria libratzen du.

Sintaxia:

Erase sintaxia


  Erase matrizea1 [, matrizea2 [,...]]

Parametroak:

matrize-zerrenda: Komaz banandutako zerrenda bat, ezabatuko diren matrizeak dituena.

Adibidea:


  Sub Erase_Example
      a = Array(1,2,3) :  b= Array("z","y","x") : c=Array(a,b)
      Erase a, c(Ubound(c)) ' b eta c(0) ez dira aldatuko
      Erase b, c(0) ' dena garbituko da
  End Sub

Dim edo ReDim instrukzioak

Array edo DimArray funtzioak

Lbound eta Ubound funtzioak

Emaguzu laguntza!