EqualUnoObjects funtzioa

True itzultzen du zehaztutako bi Basic aldagaiek UNO objektu-instantzia bera ordezkatzen badute.

Sintaxia:

EqualUnoObjects(oObj1, oObj2)

Parametroak:

oObj1, oObj2: Aztertuko diren aldagaiak.

Itzulera-balioa:

Boolearra

Adibidea:

Beheko adibideak True itzultzen du, oDoc eta ThisComponent, biek objektu berari egiten baitiote erreferentzia:


    Dim oDoc as Object
    oDoc = ThisComponent
    MsgBox EqualUnoObjects(oDoc, ThisComponent) ' True
  

Beheko adibideak False itzultzen du, esleipenak jatorrizko objektuaren kopia bat sortzen baitu. Hortaz, Struct1 eta Struct2 elementuak objektu-instantzia desberdinei egiten diete erreferentzia.


    Dim Struct1 as new com.sun.star.beans.PropertyValue
    Dim Struct2 as Variant
    Struct1.Name = "John"
    Struct2 = Struct1
    MsgBox EqualUnoObjects(Struct1, Struct2) ' False
    Struct2.Name = "Judy"
    MsgBox Struct1.Name ' John
    MsgBox Struct2.Name ' Judy
  

Emaguzu laguntza!