IsEmpty funtzioa

Variant aldagaiek Empty balioa duten egiaztatzen du. Empty balioak aldagaia ez dela hasieratu adierazten du.

Sintaxia:


IsEmpty (Aldagaia)

Itzulera-balioa:

Boolearra

Parametroak:

Aldagaia: egiaztatzea nahi duzun aldagaia. Variant-ek Empty balioa badu, funtzioak True itzultzen du; bestela, False itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleIsEmpty
Dim sVar As Variant
    sVar = Empty
    Print IsEmpty(sAlda) ' True itzultzen du
End Sub

Emaguzu laguntza!