IsDate funtzioa

Emandako zenbakizko edo kate-adierazpena Date aldagai bihur daitekeen egiaztatzen du.

Sintaxia:


IsDate (Adierazpena)

Itzulera-balioa:

Boolearra

Parametroak:

Adierazpena: probatu nahi duzun zenbakizko edo kate-adierazpena. Adierazpena data bihur badaiteke, funtzioak True itzuliko du, eta bestela, False itzuliko du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleIsDate
Dim sDateVar As String
    sDateVar = "12.12.1997"
    print IsDate(sDataAldagaia) ' True itzultzen du
    sDateVar = "12121997"
    print IsDate(sDataAldagaia) ' False itzultzen du
End Sub

Emaguzu laguntza!