DefInt instrukzioa

Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.

Sintaxia:


Defxxx KaraktereBarrutia1[, KaraktereBarrutia2[,...]]

Parametroak:

KaraktereBarrutia: datu mota lehenetsia ezarri behar zaion aldagai-barrutia zehazten duten letrak.

xxx: aldagai mota lehenetsia zehazten duen gako-hitza:

Gako-hitza: aldagai mota lehenetsia

DefInt: osoko zenbakia

Adibidea:


' Jarri aldagai moten definizioa aurrean:
DefBool b
DefDate t
DefDbl d
DefInt i
DefLng l
DefObj o
DefVar v

Sub ExampleDefInt
    iKopurua=200 ' iKopurua osoko aldagai inplizitua da
End Sub

Emaguzu laguntza!