DefBool instrukzioa

Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefBool instrukzioak ezarriko du aldagaientzako datu mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.

Sintaxia:


Defxxx KaraktereBarrutia1[, KaraktereBarrutia2[,...]]

Parametroak:

KaraktereBarrutia: datu mota lehenetsia ezarri behar zaion aldagai-barrutia zehazten duten letrak.

xxx: aldagai mota lehenetsia zehazten duen gako-hitza:

Gako-hitza: aldagai mota lehenetsia

DefBool: Boolearra

Adibidea:


' Jarri aldagai moten definizioa aurrean:
DefBool b
DefDate t
DefDbl d
DefInt i
DefLng l
DefObj o
DefVar v

Sub ExampleDefBool
    bAdos=TRUE ' bAdos aldagai boolear inplizitua da
End Sub

Emaguzu laguntza!