LibreOffice 7.1 laguntza
Kate- edo zenbakizko adierazpenak osoko zenbaki luze bihurtzen ditu.
CLng (Adierazpena)
Long
Adierazpena: bihurtu nahi duzun zenbakizko adierazpena. Adierazpena parametroa -2.147.483.648 eta 2.147.483.647 bitarteko baliozko osoko zenbaki luzeen barrutitik kanpo badago, LibreOffice Basic-ek gainezkatze-errorea itzultzen du. Kate-adierazpenak bihurtzeko, zenbakia testu arrunt gisa sartu behar da ("123,5") eta horretarako, sistema eragilearen zenbaki-formatu lehenetsia erabili behar da.
Funtzio honek zenbaki baten zati frakzionarioa osoko zenbaki hurbilenera biribiltzen du.