LibreOffice 24.8 laguntza
Kate- edo zenbakizko adierazpenak osoko zenbaki bihurtzen du.
CInt (Adierazpena As Variant) As Integer
Integer
Argumentua katea bada, funtzioak ezkerreko zein eskuineko zuriuneak ezabatuko ditu; ondoren, zenbaki bat ondorioztatzeko saioa egingo du hurrengo karaktereetan. Beheko sintaxia onartzen da:
Zenbaki dezimalak (ezkerrean ikurra eduki dezakete), LibreOffice aplikaziorako konfiguratuta dagoen eskualde-ezarpeneko dezimal- eta talde-bereizleak dituztenak (talde- bereizleak edozein kokagunetan onartzen dira). Aukeran, notazio esponentziala eduki dezakete, adibidez "-12e+1" (non e edo E edo d edo D ondoko zenbaki dezimal osoak, aukeran ikurduna, 10en berretura definitzen duen);
Zenbaki zortzitarrak, adibidez "&Onnn...", non "&O" edo "&o" ondoko "nnn..." hurrengo karaktere ez alfanumerikora arte dagoen sekuentzia den, 0 eta 7 artekoa eta 11 digitu baino gehiago ez dituena;
Zenbaki hamaseitarrak, adibidez "&Hnnn...", non "&H" edo "&h" ondoko "nnn..." hurrengo karaktere ez alfanumerikora arte dagoen sekuentzia den, 0 eta 9 artekoa, A eta F artekoa edo a eta f artekoa eta 8 digitu baino gehiago ez dituena;
Katearen gainerakoari ez ikusiarena egingo zaio. Katea ezagutzen ez bada, alegia, zuriuneak kendu ondoren ezkerretik ez bada plus, minus, digitu hamartar edo "&" karakterearekin hasten, edo "&O" ondoko sekuentzia ez bada 11 karaktere baino luzeagoa edo ez badu karaktere alfabetiko bat, adierazpenaren zenbakizko balioa 0 izango da.
Argumentua errore bat bada, errore-zenbakia adierazpenaren zenbakizko balio gisa erabiliko da.
Argumentua data bat bada, egun kopurua 1899-12-30etik (serieko data) erabiltzen da adierazpenaren zenbakizko balio gisa. Ordua egunaren zati gisa adierazten da.
Adierazpenaren zenbakizko balioa kalkulatu ondoren, osoko balio hurbilenera biribilduko da (beharrezkoa bada) eta, emaitza ez badago -32768 eta 32767 artean, LibreOffice Basic aplikazioak gainezkatze-errore baten berri emango du. Bestela, emaitza itzuliko da.