CDbl funtzioa

Zenbakizko adierazpenak edo kate-adierazpenak bikoitz bihurtzen du.

Sintaxia


CDbl (Adierazpena)

Itzulera-balioa

Double

Parametroak:

Adierazpena: bihurtu nahi duzun katea edo zenbakizko adierazpena. Kate-adierazpenak bihurtzeko, zenbakia testu arrunt gisa sartu behar da ("123,5") eta horretarako, sistema eragilearen zenbaki-formatu lehenetsia erabili behar da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleCountryConvert
    MsgBox CDbl(1234.5678)
    MsgBox CInt(1234.5678)
    MsgBox CLng(1234.5678)
End Sub

Emaguzu laguntza!