LibreOffice 7.3 laguntza
Edozein kate- edo zenbakizko adierazpen data-balio bihurtzen du.
CDate (Adierazpena)
Data
Adierazpena: bihurtu nahi duzun katea edo zenbakizko adierazpena.
Kate-adierazpen bat bihurtzen denean, data eta ordua zure hizkuntzarako definitutako ereduetako batean eman behar da (ikus ) edo ISO data-formatu batean (momentuz, marratxoak dituen ISO formatua, "2012-12-31" alegia, soilik onartzen da). Zenbakizko adierazpenetan, dezimalaren ezkerrean dauden balioek data adierazten dute, 1899ko abenduaren 31n hasita. Dezimalaren eskuinean dauden balioak ordua dira.
Sub ExampleCDate
MsgBox cDate(1000.25) ' 09.26.1902 06:00:00
MsgBox cDate(1001.26) ' 09.27.1902 06:14:24
End Sub