LibreOffice 7.3 laguntza
Kate-konparazioa edo zenbakizko konparazioa adierazpen boolear bihurtzen du, edo zenbakizko adierazpen bakuna adierazpen boolear bihurtzen du.
CBool (Adierazpena1 {= | <> | < | > | <= | >=} Adierazpena2) edo CBool (Zenbakia)
Boolearra
Adierazpena1, Adierazpena2: konparatu nahi dituzun zenbakizko adierazpenak. Adierazpenak bat badatoz, CBool funtzioak True itzuliko du, bestela, False itzuliko du.
Zenbakia: bihurtu nahi duzun zenbakizko adierazpena. Adierazpena 0 bada, False itzuliko da, bestela, True itzuliko da.
Ondorengo adibidean, CBool funtzioa Instr funtzioak itzulitako balioa ebaluatzeko erabili da. "eta" hitza erabiltzaileak sartutako esaldian dagoen egiaztatzen du funtzioak.
Sub ExampleCBool
Dim sText As String
sText = InputBox("Idatzi esaldi labur bat:")
' Egiaztatu 'eta' hitza agertzen den esaldian.
' Komando-lerroaren ordez
' If Instr(Input, "eta")<>0 Then...
' CBool funtzioa honela aplikatzen da:
If CBool(Instr(sText, "eta")) Then
MsgBox "'eta' hitza agertzen da zuk idatzitako esaldian!"
EndIf
End Sub