Aldagaiak

Ondorengo instrukzioak eta funtzioak aldagaiekin lan egiteko erabiltzen dira. Funtzio horiekin, esaterako, aldagaiak deklaratu edo definitu, aldagaiak mota batetik bestera bihurtu edo aldagai mota zehaztu dezakezu.

CCur funtzioa

Kate-adierazpenak edo zenbakizko adierazpenak moneta-adierazpen bihurtzen ditu. Eskualde-ezarpenak dezimal-bereizle eta moneta-ikurrentzat erabiltzen dira.

CBool funtzioa

Adierazpen bat edo adierazpen-multzo bat boolear bihurtzen ditu. Adierazpen bat karakterez, zenbakiz eta eragilez osatuta dago. Konparazioak eta eragile logiko edo matematikoak onartzen dira adierazpenen barruan.

CDate funtzioa

Edozein kate- edo zenbakizko adierazpen data-balio bihurtzen du.

CDec funtzioa

Kate-adierazpenak edo zenbakizko adierazpenak dezimal-adierazpen bihurtzen ditu.

CDbl funtzioa

Zenbakizko adierazpenak edo kate-adierazpenak bikoitz bihurtzen du.

CInt funtzioa

Kate- edo zenbakizko adierazpenak osoko zenbaki bihurtzen du.

CLng funtzioa

Kate- edo zenbakizko adierazpenak osoko zenbaki luze bihurtzen ditu.

Const instrukzioa

Identifikatzaile bat edo gehiago konstante gisa definitzen ditu.

CSng funtzioa

Kate- edo zenbakizko adierazpenak Bakun (single) motako datu bihurtzen ditu.

CStr funtzioa

Zenbakizko adierazpenak kate-adierazpen bihurtzen ditu.

CVar funtzioa

Kate-adierazpenak edo zenbakizko adierazpenak aldagai-adierazpen bihurtzen ditu.

CVErr funtzioa

Kate-adierazpenak edo zenbakizko adierazpenak "Error" motako azpierrutinen aldagai-adierazpen bihurtzen ditu.

DefBool instrukzioa

Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefBool instrukzioak ezarriko du aldagaientzako datu mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.

DefCur instrukzioa

Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefCur instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.

DefDate instrukzioa

Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefDate instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.

DefDbl instrukzioa

Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.

DefErr instrukzioa

Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefErr instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.

DefInt instrukzioa

Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.

DefLng instrukzioa

Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.

DefObj instrukzioa

Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.

DefSng instrukzioa

Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefSng instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.

DefStr instrukzioa

Motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago, DefStr instrukzioak ezarriko du aldagai mota lehenetsia, letra-barrutiaren arabera.

DefVar instrukzioa

Aldagai mota lehenetsia ezartzen du (letra-barrutiaren arabera) motaren deklarazio-karakterea edo gako-hitza zehaztu gabe badago.

Dim instrukzioa

Aldagaiak edo matrizeak deklaratzen ditu.

ReDim instrukzioa

Aldagaiak edo matrizeak deklaratzen edo berriro definitzen ditu.

Type instrukzioa

Definitu UNO ez diren datu-egiturak.

IsArray funtzioa

Emandako aldagaia matrizean data-eremua den egiaztatzen du.

IsDate funtzioa

Emandako zenbakizko edo kate-adierazpena Date aldagai bihur daitekeen egiaztatzen du.

IsEmpty funtzioa

Variant aldagaiek Empty balioa duten egiaztatzen du. Empty balioak aldagaia ez dela hasieratu adierazten du.

IsError funtzioa

Aldagaiek errore-balioa duten egiaztatzen du.

IsNull funtzioa

Variant-ek Null balio berezia duen egiaztatzen du, eta aldagaiak daturik ez duela adierazten du.

IsNumeric funtzioa

Emandako adierazpena zenbakia den egiaztatzen du. Adierazpena zenbakia bada, funtzioak True itzultzen du, bestela, False itzultzen du.

IsObject funtzioa

Aldagai bat, jatorrizko datu mota bat (data, zenbakia, testua) izan ordez, objektua dela probatzen du. Funtzioak True (egia) itzultzen du aldagaia objektua bada, bestela False (faltsua) itzultzen du.

LBound funtzioa

Matrize baten beheko muga itzultzen du.

UBound funtzioa

Matrize baten goiko muga itzultzen du.

Let instrukzioa

Balioa esleitzen dio aldagai bati.

Array funtzioa

Variant mota datu-eremu batekin itzultzen du.

DimArray funtzioa

Variant matrizea itzultzen du.

Erase instrukzioa

Tamaina finkoko matrizeen matrize-elementuen edukia ezabatzen du, eta aldagai-tamainaren matrizeek erabiltzen duten memoria libratzen du.

Option Base instrukzioa

Matrizeentzako beheko muga lehenetsi gisa 0 edo 1 definitzen du.

Option Explicit instrukzioa

Programa-kodeko aldagai guztiak Dim instrukzioaren bidez esplizituki deklaratu behar direla zehazten du.

Public instrukzioa

Aldagai bati edo matrize bati neurriak ematen dizkio modulu-mailan (ez azpierrutina edo funtzio baten barruan), aldagai edo matrize hori baliozkoa izan dadin liburutegi eta modulu guztietan.

Global gako-hitza

Aldagai bati edo matrize bati neurriak ematen dizkio maila globalean (ez azpierrutina edo funtzio baten barruan), aldagai edo matrize hori baliozkoa izan dadin uneko saioko liburutegi eta modulu guztietan.

Static instrukzioa

Aldagaia edo matrizea prozedura-mailan deklaratzen du azpierrutina edo funtzio baten barruan, hala, aldagaiaren edo matrizearen balioak mantendu egiten dira azpierrutina edo funtziotik irtendakoan. Dim instrukzioaren konbentzioak ere baliozkoak dira.

TypeName funtzioa; VarType funtzioa

Aldagai baten motaren informazioa duen testu bat edo zenbakizko balio bat itzultzen du.

Set instrukzioa

Objektu-erreferentzia bat ezartzen du aldagai batean.

FindObject funtzioa

Exekutatzean, objektuak objektu-izenaren bidez kate-parametro gisa helbideratzeko aukera ematen du.

FindPropertyObject funtzioa

Exekutatzean, objektuak objektu-izena erabiliz kate-parametro gisa helbideratzeko aukera ematen du.

Optional (Function instrukzioan)

Funtzio batera pasatako parametroak aukerako parametro gisa definitzeko aukera ematen du.

IsMissing funtzioa

Funtzio bat aukerako parametro batekin deitu daitekeen egiaztatzen du.

HasUnoInterfaces funtzioa

Basic Uno objektu batek zenbait Uno interfaze onartzen dituen egiaztatzen du.

EqualUnoObjects funtzioa

True itzultzen du zehaztutako bi Basic aldagaiek UNO objektu-instantzia bera ordezkatzen badute.

IsUnoStruct funtzioa

True (egiazkoa) itzultzen du, objektua UNO struct bat bada.

Emaguzu laguntza!