Type instrukzioa

Definitu UNO ez diren datu-egiturak.

Type egitura bat datu-eremuen bilduma ordenatua da, elementu bakar modura manipulatu daitekeena.

Sintaxia:

Type instrukzioaren diagrama


         Type struct_name
             DataField1 As TypeName1
             DataField2 As TypeName2
             (...)
         End Type ' struct_name
     
matrize-zatia

matrize-zatia


      ( [[start To] end], .. )
    
Parametroak

start: Dimentsio baten beheko muga.

end: Dimentsio baten goiko muga.

Matrize batean dimentsio anitz ezarri nahi badira, erabili koma (,) ikurra.

motaizena zatia

jatorrizko datu moten zatia


      {Boolean|Byte|Currency|Date|Double|Integer|Long|Object|Single|String|Variant}
    
note

Mota hedatuak, adibidez Type instrukzio-egiturak, UNO objektuak edo ClassModule objektuak, baliozko mota-izenak dira.


karaktere-zatia

mota deklaratzeko karaktereak


      { % | & | ! | # | $ | @ }
    
note

Type egitura baten esparrua bere moduluaren bera da.


Adibidea:


         Type Customer
             Name1 As String
             City As String
         End Type ' Customer structure
         Sub setCustomer
             Dim oCustomer as New Customer
             oCustomer.Name1 = "The Document Foundation"
             oCustomer.City = "Berlin"
         End Sub
     
tip

Enumerazioak sortzeko Type instrukzioaren definizioak erabili daitezke. Python scriptak Basic-etik deitzea atalak mekanismo hori azaltzen du.


Emaguzu laguntza!