Switch funtzioa

Adierazpenez eta balioz osatutako argumentu-zerrenda ebaluatzen du. Switch funtzioak funtzio horrekin pasatako adierazpenari lotutako balioa itzultzen du.

Sintaxia:


Switch (Adierazpena1, Balioa1[, Adierazpena2, Balioa2[..., Adierazpena_n, Balioa_n]])

Parametroak:

Switch funtzioak adierazpenak ezkerretik eskuinera ebaluatzen ditu, eta ondoren, funtzio-adierazpenari esleitutako balioa itzultzen du. Adierazpena eta balioa bikote modura ematen ez badira, exekuzio-errorea gertatuko da.

Adierazpena: ebaluatu nahi duzun adierazpena.

Balioa: adierazpena True bada, itzultzea nahi duzun balioa.

Ondorengo adibidean, Switch funtzioak funtzioari pasatako izenari genero egokia esleitzen dio:

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


Sub ExampleSwitch
Dim sGender As String
    sGeneroa= LortuGeneroaIndizea( "Jon" )
    MsgBox sGender
End Sub
 
Function GetGenderIndex (sName As String) As String
    LortuGeneroaIndizea = Switch(sIzena = "Jone", "emakumezkoa", sIzena = "Jon", "gizonezkoa")
End Function

Emaguzu laguntza!