End instrukzioa

Prozedura bat edo bloke bat bukatzen du.

Sintaxia:


End, End Enum, End Function, End If, End Property, End Select, End Sub, End With

Parametroak:

End instrukzioa honela erabili:

Instrukzioa

End: Ez da beharrezkoa, baina prozedura batean edozein lekutan sar daiteke programaren exekuzioa amaitzeko.

End Enum: Enum VBA instrukzio bat amaitzen du

End Function: Function instrukzio bat amaitzen du.

End If: If...Then...Else blokearen amaiera markatzen du.

End Property: Property instrukzio baten amaiera adierazten du.

End Select: Select Case blokearen amaiera markatzen du.

End Sub: Sub instrukzioa amaitzen du.

End With: With instrukzio bat amaitzen du

Adibidea:


Sub ExampleRandomSelect
Dim iVar As Integer
    iVar = Int((15 * Rnd) -2)
    Select Case iVar
        Case 1 To 5
            Print "1etik 5era bitarteko zenbakia"
        Case 6, 7, 8
            Print "6tik 8ra bitarteko zenbakia"
        Case Is > 8 And iVar < 11
            Print "8 baino handiagoa"
        Case Else
            Print "1etik 10erako barrutitik kanpo"
    End Select
End Sub

Emaguzu laguntza!