Choose funtzioa

Argumentu-zerrenda batetik aukeratutako balioa itzultzen du.

Sintaxia:


  Choose (Index As Integer, Expression1[, Expression2, ... [, Expression_n]]) As Variant

Itzulera-balioa:

Variant. Index parametrotik inferitutako balio bat.

Parametroak:

Index: Zenbakizko edozein adierazpen, zenbaki oso batera biribildua. Index parametroak itzuliko den aukera zehazteko balio duten osoko balioak onartzen ditu, 1 zenbakitik hasita.

Expression1, Expression2, …, Expression_n: Balizko aukeretako bakoitza ordezkatzen duten adierazpenak.

Choose funtzioak indizearen balioan oinarritutako adierazpenen zerrendatik hartutako balio bat itzultzen du.Indizea = 1 bada, funtzioak zerrendako lehen adierazpena itzuliko du, eta Indizea = 2 bada, bigarren adierazpena itzuliko du, eta horrela hurrenez hurren.

Indizearen balioa 1 baino txikiagoa edo zerrendatutako adierazpen kopurua baino handiagoa bada, funtzioak Null balioa itzuliko du.

Parametroak falta direnean #5 errorea gertatzen da. Index eta Null berdinak direnean #13 errorea gertatzen da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

13 Motak ez datoz bat

Adibidea:

Hurrengo adibidean, Choose funtzioa menu bat osatzen duten kateen artean kate bat hautatzeko erabiltzen da:


Sub ExampleChoose
    Print ChooseMenu(2) ' "Gorde formatua"
    MsgBox Choose(index :=  -5, 9, "Basic", PI) ' Null
    MsgBox Choose(index := 3.14, 9, "Basic", PI) ' PI
End Sub
 
Function ChooseMenu(Index As Integer)
    AukeratuMenua = Choose(Indizea, "Formatu azkarra", "Gorde formatua", "Sistemako formatua")
End Function

Emaguzu laguntza!