LibreOffice 24.8 laguntza
Dynamic Link Library (DLL) baten azpierrutina, funtzio edo prozedura bati ematen dio programaren kontrola. Parametroen gako-hitza, mota eta kopurua deitzen ari den errutinaren araberakoa da.
[Call] deia [(] [param :=] balioa, ... [)]
izena: Deitu nahi den azpierrutina, funtzio edo DLLaren izena.
param: Errutinari pasatuko zaion gako-hitzaren parametro-izena eta haren balioa. Izenak bat etorri behar du errutinaren deklarazioarekin. Gako-hitzak aukerakoak dira eta edozein ordenatan erabili daitezke.
balioa: Posizioko parametro-balioa. Bere mota deitutako errutinaren araberakoa izango da.
Posizioko eta gako-hitzeko parametroak nahasten badirua, ziurtatu posizioko parametroek errutina-deklarazioaren ordena jarraitzen dutela.
Funtzio bat adierazpen gisa erabiltzen denean, parametroak parentesiekin inguratu behar dira. Declare instrukzioa erabili behar da DLL bat deitu baino lehen.
Sub ExampleCall
Dim value As String
value = "LibreOffice"
Call aRoutine value
aRoutine text := value
End Sub
Sub aRoutine (text as String)
Msgbox text
End Sub