Beste instrukzio batzuk

Beste kategorietan sartzen ez diren instrukzioak hemen deskribatzen dira.

Call instrukzioa

Dynamic Link Library (DLL) baten azpierrutina, funtzio edo prozedura bati ematen dio programaren kontrola. Parametroen gako-hitza, mota eta kopurua deitzen ari den errutinaren araberakoa da.

Choose funtzioa

Argumentu-zerrenda batetik aukeratutako balioa itzultzen du.

Declare instrukzioa

LibreOffice Basic-en exekutatzea nahi duzun DLL fitxategian azpierrutina bat deklaratu eta definitzen du.

End instrukzioa

Prozedura bat edo bloke bat bukatzen du.

Exit instrukzioa

Do...Loop, For...Next, funtzio, propietate edo azpierrutina batetik irteten da.

FreeLibrary funtzioa

Declare instrukzioak kargatutako DLLak askatzen ditu. Askatutako DLLa automatikoki birkargatuko da bere funtzioetako bati deitzen bazaio. Ikus baita ere: Declare

Function instrukzioa

Funtzio bat zera da, deitzen zaionean exekutatzen den kode-bloke bat. Sarritan, funtzioei adierazpen deitzen zaie.

Datuak parametro edo argumentu gisa pasatu daitezke funtzio batera. Parametro bat balio gisa edo erreferentzia bidez pasatu daiteke. Erreferentzia bidez eginez gero, funtzioko parametroari aplikatutako aldaketak dei-kodera itzuliko dira.

Funtzio batek, normalean, datuak itzultzen ditu emaitza gisa.

Rem instrukzioa

Programako lerro bat iruzkina dela adierazten du.

Stop instrukzioa

Basic programaren exekuzioa gelditzen du.

Sub instrukzioa

Azpierrutina bat definitzen du.

Switch funtzioa

Adierazpenez eta balioz osatutako argumentu-zerrenda ebaluatzen du. Switch funtzioak funtzio horrekin pasatako adierazpenari lotutako balioa itzultzen du.

With instrukzioa

Objektu bat objektu lehenetsi gisa ezartzen du. Beste objektu-izen bat deklaratzen ez bada, propietate eta metodo guztiek objektu lehenetsiari egingo diote erreferentzia End With instrukziora iritsi arte.

Emaguzu laguntza!