GoTo instrukzioa

Programaren exekuzioarekin jarraitzen du Sub edo Function baten barruan, etiketa batek adierazitako prozedura-lerroan.

Sintaxia:


GoTo label[:]

Parametroak:

label: Exekuzioak non jarraituko duen adierazten duen lerro-identifikatzaile bat. Etiketaren esparrua, hura kokatuta dagoen errutinarena da.

Erabili GoTo instrukzioa LibreOffice Basic-ek jakin dezan programa exekutatzen jarraitu behar duela beste prozedurako beste toki batean. Kokalekua etiketa baten bidez adierazi behar da. Etiketa ezartzeko, eman izen bat eta amaitu bi punturekin (":").

Abisu-ikonoa

Ezin da GoTo instrukzioa erabili Sub edo Function batetik kanpora jauzi egiteko.


Adibidea:


    Sub/Function
       ' instrukzioen blokea
       GoTo Label1
    Label2:
       ' instrukzioen blokea
       Exit Sub/Function
    Label1:
       ' instrukzioen blokea
       GoTo Label2
    End Sub/Function

Emaguzu laguntza!