GoSub...Return instrukzioa

Sub edo Function baten barruko etiketa batek adierazitako azpierrutina bati deitzen dio. Etiketaren ondoren dauden instrukzioak hurrengo Return instrukziora arte exekutatzen dira. Ondoren, programak aurrera jarraitzen du GoSub instrukzioaren ondoren datorren instrukzioarekin.

Sintaxia:


GoSub etiketa[:]

Parametroak:

etiketa: Lerro-identifikatzaile bat, exekuzioak non jarraituko duen adierazten duena. Etiketa baten esparrua bere errutinarena da.

GoSub instrukzioak azpierrutina baten edo funtzio baten barruko etiketa batek adierazitako azpierrutina lokal bati deitzen dio. Etiketaren izenak puntu batekin (":") amaitu behar du.


  Sub/Function foo
      ' instrukzioak
      GoSub label
      ' instrukzioak
      Exit Sub/Function
  label:
      ' instrukzioak
      Return
  End Sub/Function
Abisu-ikonoa

Programak Return instrukzioa aurkitzen badu aurretik GoSub gabe, LibreOffice Basic-ek errore-mezua itzuliko du. Hurrengo Return instrukziora iritsi aurretik programak azpierrutina edo funtzio bat utzi duela ziurtatzeko, erabili Exit Sub edo Exit Function.


Ondorengo adibidean GoSub eta Return instrukzioen erabilera erakusten da. Programaren atal bat bi aldiz exekutatzean, programak erabiltzaileak sartutako bi zenbakiren erro karratua kalkulatzen du.

Adibidea:


Sub ExampleGoSub
Dim iInputa As Single
Dim iInputb As Single
Dim iInputc As Single
    iSarreraa = Int(InputBox("Sartu lehen zenbakia: ","Sarrerako zenbakia"))
    iSarrerab = Int(InputBox("Sartu bigarren zenbakia: ","Sarrerako zenbakia"))
    iInputc=iInputa
    GoSub SquareRoot
    Print iSarreraa; "(r)en erro karratua honakoa da: ";iSarrerac
    iInputc=iInputb
    GoSub SquareRoot
    Print iSarrerab;"(r)en erro karratua honakoa da: ";iSarrerac
    Exit Sub
SquareRoot:
    iInputc=sqr(iInputc)
    Return
End Sub

Emaguzu laguntza!