Do...Loop instrukzioa

Do eta Loop instrukzioen artean instrukzioak errepikatzen ditu baldintza True den bitartean edo baldintza True bihurtu arte.

Sintaxia:

Do instrukzioa


  Do {While | Until} condition = True
  ' Do While: Instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza egia den bitartean
  ' Do Until: Instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza gezurra den bitartean
     statements
     [Exit Do]
     statements
  Loop

Do...Loop instrukzioa


  Do
     statements
     [Exit Do]
     statements
  ' Loop While: Instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza egia den bitartean
  ' Loop Until: Instrukzio-blokea errepikatu egingo da baldintza egia den bitartean
  Loop {While | Until} condition = True

Parametroak:

Do...Loop instrukzioak begizta bat exekutatzen du baldintza jakin bat True den bitartean edo izan arte. Begiztatik irteteko baldintza Do edo Loop instrukzioaren atzetik sartu behar da. Goiko adibideak baliozko konbinazioak dira.

condition: True edo False balioekin ebaluatzen den konparazio bat, zenbakizko adierazpen bat edo Basic adierazpen bat.

statements: Baldintza bat True (egia) den bitartean edo izan arte errepikatuko diren instrukzioak.

Exit Do instrukzioa erabili begizta baldintzarik gabe amaitzeko. Instrukzio hori Do...Loop instrukzioen artean sartu behar duzu. Irteera-baldintza If...Then egitura erabiliz ere defini dezakezu:


  Do...
     statements
     If condition = True Then Exit Do
     statements
  Loop...

Adibidea:


Sub ExampleDoLoop
    Dim sFile As String
    Dim sPath As String
    sPath = "c:\"
    sFile = Dir$( sPath ,22)
    If sFile <> "" Then
        Do
            MsgBox sFile
            sFile = Dir$
        Loop Until sFile = ""
    End If
End Sub

For, Select Case edo While instrukzioak

Iif edo Switch funtzioak

Emaguzu laguntza!