LibreOffice 7.3 laguntza
Funtzioen balizko emaitza bat edo bi itzultzen ditu, ebaluatutako adierazpenaren balio logikoaren arabera.
IIf (Adierazpena, AdierazpenaTrue, AdierazpenaFalse)
Adierazpena: ebaluatu nahi duzun adierazpena. Adierazpenak True ebaluatzen badu, funtzioak AdierazpenaTrue-ren emaitza itzuliko du; bestela, AdierazpenaFalse-ren emaitza itzuliko du.
AdierazpenaTrue, AdierazpenaFalse: ebaluazio logikoaren arabera dagoen edozein adierazpen. Horietako bat funtzioaren emaitza gisa itzuliko da.
IIf funtzioak bi adierazpenak, AdierazpenaTrue eta AdierazpenaFalse, ebaluatzen ditu, nahiz eta haietako bat soilik itzultzen duen. Adierazpenetako batek errorea sortzen badu, funtzioak errorea itzuliko du. Adibidez, ez erabili IIF zero zenbakiarekin zatitzen duen zatiketa bat gainditzeko.
REM 3 balioren arteko handiena itzultzen du
Function Max (A As Double, B As Double, C, As Double) As Double
Max = IIf( A >= B, A, B)
Max = IIf( C >= Max, C, Max)
End Function
REM IIf funtzioaren erabilera okerra
Function Inverse(A As Double) As Double
Inverse = IIf( A = 0, 0, 1/A )
End Function