Select...Case instrukzioa

Instrukzio-bloke bat edo gehiago definitzen ditu adierazpen baten balioaren arabera.

Sintaxia:

Select Case sintaxia


  Select Case adierazpena
     Case balioak
       Instrukzio-blokea
  [  Case balioak2
       Instrukzio-blokea]
  [  Case Else
       Instrukzio-blokea]
  End Select

Parametroak:

adierazpena: Case klausula bakoitzaren ondoren datorren instrukzio-blokea exekutatuko den ala ez kontrolatzen duen edozein adierazpen.

balioak: Adierazpenarekin bateragarria den edozein balio-zerrenda. Case klausularen ondoren datorren instrukzio-blokea exekutatu egingo da adierazpena balioekin bat badator.

Adibidea:


Sub ExampleRandomSelect
Dim iVar As Integer
    iVar = Int((15 * Rnd) -2)
    Select Case iVar
        Case 1 To 5
            Print "1etik 5era bitarteko zenbakia"
        Case 6, 7, 8
            Print "6tik 8ra bitarteko zenbakia"
        Case 8 To 10
            Print "8 baino handiagoa"
        Case Else
            Print "1 eta 10 bitarteko barrutitik kanpo"
    End Select
End Sub

If insktrukzioa

Iif edo Switch funtzioak

Emaguzu laguntza!