If...Then...Else instrukzioa

Baldintza edo adierazpen jakin bat True (egia) bada soilik exekutatuko den instrukzio-bloke bat edo gehiago definitzen ditu.

Sintaxia:

If...EndIf instrukzioa


  If condition Then 
      statements
  [{ElseIf} condition Then
      statements]
  [Else 
      statements]
  {EndIf|End If}

Instead of End If you can write EndIf.

tip

If instrukzioak lerro bakarrean laburbildu daitezke instrukzio bakarreko blokeak erabilita.



  If condition Then statement [Else statement]

Parametroak:

If...Then instrukzioak zenbait baldintzaren arabera exekutatzen ditu programa-blokeak. LibreOffice Basic lengoaiak If instrukzio bat aurkitzen duenean, baldintza probatu egiten da. Baldintza True (egia) bada, ondoren datozen instrukzio guztiak exekutatuko dira, hurrengo Else edo ElseIf instrukzioraino. Baldintza False (gezurra) bada eta ElseIf instrukzio bat badator ondoren, LibreOffice Basic-ek hurrengo adierazpena probatuko du eta hurrengo instrukzioak exekutatuko ditu baldintza True bada. False bada, programak aurrera jarraituko du hurrengo ElseIf edo Else instrukzioarekin. Else baten ondoren datozen instrukzioak exekutatuak izan daitezen, aurretik probatutako baldintzetako batek ere ez du True izan behar. Baldintza guztiak ebaluatu ondoren eta haiei dagozkien instrukzioak exekutatu ondoren, programak aurrera jarraitzen du EndIf ondoren dagoen instrukzioarekin.

Hainbat If...Then instrukzio habiara ditzakezu.

Else eta ElseIf instrukzioak aukerakoak dira.

Abisu-ikonoa

GoTo eta GoSub erabil ditzakezu If...Then bloketik irten eta If...Then egituran ez sartzeko.


Adibidea:

Ondorengo adibideak produktu baten iraungitze-data sartzeko aukera ematen du, eta iraungitze-data igaro den ala ez zehazten du.


Sub ExampleIfThenDate
    Dim sInput As String
    Dim dInput As Date
 
  On Error Goto inputError
    sInput = InputBox("Enter the expiration date (YYYY-MM-DD)")
    dInput = DateValue(sInput)
 
    If dInput < Date() Then
        MsgBox "Iraungitze-data gainditu da"
    ElseIf dInput > Date() Then
        MsgBox "Oraindik ez da iraungitze-data gainditu"
    Else
        MsgBox "Iraungitze-data gaur da"
    End If
 
inputError:
    If dInput = 0 Then MsgBox "Invalid input"
End Sub

Select Case instrukzioa

Iif edo Switch funtzioak

Emaguzu laguntza!