Randomize instrukzioa

Ausazko zenbaki-sortzaileak erabiltzen duen Rnd funtzioa hasieratzen du.

Sintaxia:


Randomize [Zenbakia]

Parametroak:

Zenbakia: Edozein osoko zenbaki-balio. Ausazko zenbaki-sortzailea hasieratzeko serie-buru gisa erabiltzen da. Serie-buru berdinak badaude, Rnd funtzioak ausazko zenbaki-sekuentzia berdinak sortuko ditu. Parametroa kentzen bada, Randomize instrukzioa ez da emango.

Ohar-ikonoa

Zenbaki-sekuentzia aurresangarri bat nahi izan ezean, ez da izango Randomize instrukzioa erabiltzeko beharrik, ausazko zenbaki-sortzailea automatikoki hasieratuko baita lehen aldiz erabiltzen denean; uniformeki banatutako eta determinatu gabeko ausazko zenbakiak sortzen dituen sistemaren ausazko zenbaki-sortzaile baten bitartez ereingo da. Sistemak ez badu horrelako sortzailerik, sistemak ordua erabiliko da serie-buru gisa.


Randomize instrukzioak BASICen Rnd funtzioari eragiten dio soilik. Beste ausazko zenbaki-sortzaileei (adibidez, Calc aplikazioko RAND() funtzioa, etab.) ez die eragiten.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Sub ExampleRandomize
Dim iCount As Integer, iVar As Integer, sText As String
Dim iSpectral(10) As Integer
    Randomize 2^14-1
    For iCount = 1 To 1000
    iAlda = Int((10 * Rnd) ) ' 0tik 9rako barrutia
        iSpectral(iVar) = iSpectral(iVar) +1
    Next iCount
    sText = " | "
    For iCount = 0 To 9
        sText = sText & iSpectral(iCount) & " | "
    Next iCount
    MsgBox sText,0,"Espektro banaketa"
End Sub

Emaguzu laguntza!