LibreOffice 24.8 laguntza
Zenbaki baten logaritmo naturala itzultzen du.
Log (Zenbakia)
Double
Zenbakia: logaritmo naturala kalkulatu nahi diozun zenbakizko adierazpena.
Logaritmo naturala e oinarriaren logaritmoa da. e oinarria konstante bat da, eta bere gutxi gorabeherako balioa 2,718282... da.
Edozein zenbakirentzat (x) edozein oinarritako (n) logaritmoak kalkulatzeko, x-ren logaritmo naturala zati n-ren logaritmo naturala egin behar da:
Logn(x) = Log(x) / Log(n)
Sub ExampleLogExp
Dim a As Double
Dim Const b1=12.345e12
Dim Const b2=1.345e34
a=Exp( Log(b1)+Log(b2) )
MsgBox "" & a & chr(13) & (b1*b2) ,0,"Logaritmo-funtzioaren bidez biderkatuta"
End Sub