Tan funtzioa

Angelu baten tangentea zehazten du. Angelua radianetan ematen da.

Alfa angelua erabiliz, Tan funtzioak angeluzuzen batean angeluaren aurkako aldearen luzeraren eta angeluaren alboko aldearen luzeraren arteko proportzioa kalkulatzen du.

Tan(Alfa) = angeluaren aurkako aldea/angeluaren alboko aldea

Sintaxia:


Tan (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Zenbakia: tangentea kalkulatu behar zaion angelua radianetan zehazten duen zenbakizko adierazpena.

Graduak radian bihurtzeko, egin bider Pi/180. Radianak gradu bihurtzeko, egin bider 180/Pi.

graduak=(radianak*180)/pi

radianak=(graduak*pi)/180

Pi gutxi gorabehera 3,141593 da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:


' Adibide honetan, ondorengo sarrera posible da triangelu angeluzuzen batentzat:
' Angeluaren aurkako aldea eta angelua (gradutan) angeluaren alboko aldearen luzera kalkulatzeko:
Sub ExampleTangens
' Pi = 3,1415926 aurrez definitutako aldagaia da
Dim d1 As Double
Dim dAlpha As Double
    d1 = InputBox("Sartu angeluaren aurkako aldearen luzera: ","Aurkakoa")
    dAngelua = InputBox("Sartu Alfa angelua (gradutan): ","Alfa")
    Print "angeluaren alboko aldearen luzera honakoa da:"; (d1 / tan (dAngelua * Pi / 180))
End Sub

Emaguzu laguntza!