LibreOffice 24.8 laguntza
Zenbakizko adierazpenaren arku tangentea itzultzen duen funtzio trigonometrikoa. Itzulera-balioa -Pi/2 eta +Pi/2 bitartekoa da.
Arku tangentea tangente funtzioaren alderantzizkoa da. Atn funtzioak "Alfa" angelua itzultzen du radianetan, eta horretarako angelu horren tangentea erabiltzen du. Funtzioak "Alfa" angelua itzultzeko beste modu bat, angeluzuzen batean, angeluaren aurkako aldearen luzeraren eta angeluaren alboko aldearen luzeraren arteko proportzioa konparatzea da.
Atn(angeluaren aurkako aldea/angeluaren alboko aldea)= Alfa
Atn (Zenbakia As Double) As Double
Double
Zenbakia: Triangelu angeluzuzen baten bi aldeen arteko proportzioa adierazten duen zenbakizko adierazpena. Atn funtzioak radianetan itzultzen du dagokion angelua (arku tangentea).
Radianak gradu bihurtzeko, egin radianak bider 180/pi.
graduak=(radianak*180)/pi
radianak=(graduak*pi)/180
Pi hemen zirkuluaren konstante finkoa da, 3.14159 balio biribildua duena. Pi Basic konstante matematiko bat da.
' Ondorengo adibidean triangelu angeluzuzen baten Alfa angelua
' Alfa angeluaren tangentetik kalkulatzen da:
Sub ExampleAtn
' Pi biribildua = 3,14159 aurrez definitutako konstantea da
Dim d1 As Double
Dim d2 As Double
d1 = InputBox("Sartu angeluaren alboko aldearen luzera: ","Albokoa")
d2 = InputBox("Sartu angeluaren aurkako aldearen luzera: ","Aurkakoa")
Print "Alfa angelua:"; (atn (d2/d1) * 180 / Pi); " gradu"
End Sub