Mod eragilea

MOD eragileak zenbakizko bi adierazpen hartzen ditu eta zatiketaren hondarra itzultzen du.

Adibidez, 21 MOD 6 funtzioaren emaitza 3 da, 21 zenbakia 6 zenbakiarekin zatitu ondoren hondarra 3 baita.

MOD eragiketak osoak ez diren balioak hartzen baditu, bi eragigaiak osoko balio hurbilenera biribilduko dira. Hortaz, MOD eragiketa batek itzuliko duen balioa osoko zenbakia izango da beti.

Adibidez, 16,4 MOD 5,9 adierazpena honela ebaluatuko da:

  1. 16,4 balioa 16 baliora biribilduko da.

  2. 5,9 balioa 6 baliora biribilduko da.

  3. 16 MOD 6 eragiketak 4 itzuliko du, hori baita 16 eta 6 arteko zatiketa egin ondoren geratzen den hondarra.

note

Kontuan izan Basic lengoaiako MOD eragileak eta Calc aplikazioko MOD funtzioak desberdin jokatzen dutela. Calc-en, bi eragigaiek dezimalak eduki ditzakete eta ez dira biribiltzen zatiketa baino lehen, eta hortaz, emaitza gisa lortuko den hondarrak ere dezimalak eduki ditzake.


Sintaxia:


Emaitza = Adierazpena1 MOD Adierazpena2

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Emaitza: MOD eragiketaren emaitza duen edozein zenbakizko aldagai.

Adierazpena1, Adierazpena2: Zatiketa baten hondarra kalkulatzeko erabiliko diren Adierazpena1 eta Adierazpena2 zenbakizko balioak.

Adibidea:


Sub ExampleMod
    Dim a As Double, b as Double
    a = 10 : b = 4
    Print a Mod b '2 itzultzen du
    a = 18 : b = 3.2
    Print a Mod b '0 itzultzen du
    a = 16.4 : b = 5.9
    Print a Mod b '4 itzultzen du
End Sub

Emaguzu laguntza!