LibreOffice 24.8 laguntza
Bi adierazpenen ala-esklusiboa konbinazio logikoa egiten du.
Emaitza = Adierazpena1 XOR Adierazpena2
Emaitza: Konbinazioaren emaitza duen zenbakizko aldagaia.
Adierazpena1, Adierazpena2: Konbinatu nahi dituzun zenbakizko adierazpenak.
Bi adierazpen boolearren arteko ala-esklusiboa juntagailu logikoak True itzuliko du, baldin eta bi adierazpenak desberdinak badira.
Bitetan dagoen ala-esklusiboa juntagailuak bit bat itzuliko du, baldin eta dagokion bita bi adierazpenetako batean bakarrik ezarrita badago.
Sub ExampleXOR
Dim vA As Variant, vB As Variant, vC As Variant, vD As Variant
Dim vOut As Variant
vA = 10: vB = 8: vC = 6: vD = Null
vOut = vA > vB XOR vB > vC: ' 0 ematen du
vOut = vB > vA XOR vB > vC: ' -1 ematen du
vOut = vA > vB XOR vB > vD: ' -1 ematen du
vOut = (vB > vD XOR vB > vA): ' 0 ematen du
vOut = vB XOR vA: ' 2 ematen du
End Sub