Eragile logikoak
LibreOffice Basic-ek hemen azaltzen diren eragile logikoak onartzen ditu.
Eragile logikoek bi adierazpen edo aldagairen edukia konbinatzen dute (bitetan), esaterako, bit jakin batzuk ezarrita dauden edo ez egiaztatzeko.
Bi adierazpen logikoki konbinatzen ditu.
Bi adierazpenen baliokidetasun logikoa kalkulatzen du.
Inplikazio logikoaren funtzioa egiten du bi adierazpenen artean.
Adierazpenak ezeztatzen ditu bit balioak alderantzikatuz.
OR disjuntzio logikoaren funtzioa egiten du bi adierazpenen artean.
Bi adierazpenen ala-esklusiboa konbinazio logikoa egiten du.