LibreOffice 24.8 laguntza
Erroreak maneiatzeko errutina baten aukera ematen du errore bat gertatzean, edo programaren exekuzioari berrekiten dio.
On [Local] Error {GoTo EtiketaIzena | GoTo 0 | Resume Next}
GoTo EtiketaIzena: Errorea gertatzen bada, "EtiketaIzena" lerroan hasten den erroreak maneiatzeko errutina bideratzen du.
Resume Next: Errorea gertatzen bada, programaren exekuzioak errorea izandako instrukzioaren ondorengo instrukzioarekin jarraitzen du.
GoTo 0: Errorearen maneiatzailea desgaitzen du uneko prozeduran.
Lokala: "On error" esparru globalekoa da, eta aktibo dihardu beste "On error" instrukzio batek bertan behera utzi arte. "On Local error" deitzen dion errutinarekiko tokikoa da. Tokiko errorearen kudeaketak aurreko ezarpen globalekoa gainidazten du. Deitutako errutinatik irtetean, tokiko errorearen kudeaketa automatikoki bertan behera uzten da, eta aurreko ezarpen globalekoa leheneratzen da.
On Error GoTo instrukzioa makroetan gertatzen diren erroreen aurrean erreakzionatzeko erabiltzen da.
Sub ExampleReset
On Error GoTo ErrorHandler
Dim iNumber As Integer
Dim iCount As Integer
Dim sLine As String
Dim aFile As String
aFile = "C:\Users\ThisUser\data.txt"
iNumber = Freefile
Open aFile For Output As #iNumber
Print #iNumber, "Hau testu-lerro bat da"
Close #iNumber
iNumber = Freefile
Open aFile For Input As iNumber
For iCount = 1 To 5
Line Input #iNumber, sLine
If sLine <>"" Then
Rem
End If
Next iCount
Close #iNumber
Exit Sub
ErrorHandler:
Reset
MsgBox "Fitxategi guztiak itxiko dira", 0, "Errorea"
End Sub