TimeSerial funtzioa

Zenbakizko balio gisa pasatzen diren ordu, minutu eta segundoen serieko denbora-balioa kalkulatzen du. Balio hori bi orduren arteko diferentzia kalkulatzeko erabil dezakezu.

Sintaxia:


TimeSerial (ordua, minutua, segundoa)

Itzulera-balioa:

Data

Parametroak:

ordua: serieko denbora-balioa zehazteko erabiltzen den denborako ordua adierazten duen osoko adierazpena. Baliozko balioak: 0-23.

minutua: serieko denbora-balioa zehazteko erabiltzen den orduko minutuak adierazten dituen osoko adierazpena. Oro har, 0 eta 59 bitarteko balioak erabili. Hala ere, barruti horretatik kanpoko balioak erabil ditzakezu. Kasu horretan, minutu kopuruak ordu-balioari eragiten dio.

segundoa: serieko denbora-balioa zehazteko erabiltzen den orduko segundoak adierazten dituen osoko adierazpena. Oro har, 0 eta 59 bitarteko balioak erabili. Hala ere, barrutik horretatik kanpoko balioak erabil ditzakezu. Kasu horretan, segundo kopuruak minutu-balioari eragiten dio.

Adibideak:

12, -5, 45 balioak 11, 55, 45 balioei dagozkie

12, 61, 45 balioak 13, 2, 45 balioei dagozkie

12, 20, -2 balioak 12, 19, 58 balioei dagozkie

12, 20, 63 balioak 12, 21, 4 balioei dagozkie

TimeSerial funtzioaren bidez, edozein denbora-balio balio bakar bihur daiteke, eta horrekin orduen arteko diferentziak kalkula ditzakezu.

TimeSerial funtzioak Variant mota VarType 7-rekin (Date) itzultzen du. Balio hori sisteman gordetzen da 0 eta 0,9999999999 balioen arteko doitasun bikoitzeko zenbaki gisa. DateSerial edo DateValue funtzioetan serieko data-balioak data finko baten egun gisa kalkulatzen diren bitartean, TimeSerial funtzioak itzultzen dituen balioak kalkula ditzakezu, baina ezin dituzu ebaluatu.

TimeValue funtzioan, kate bat ordua duen parametro gisa pasa daiteke. Bestalde, TimeSerial funtzioan, parametro indibidualak (ordua, minutua, segundoa) zenbakizko adierazpen bereizi gisa pasa ditzakezu.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-dei baliogabea

Adibidea:


Sub ExampleTimeSerial
Dim dDate As Double, sDate As String
    dDate = TimeSerial(8,30,15)
    sDate = TimeSerial(8,30,15)
    MsgBox dData,64,"Ordua zenbaki gisa"
    MsgBox sData,64,"Formatudun ordua"
End Sub

Emaguzu laguntza!