DatePart funtzioak data baten zati jakin bat itzultzen du.
Sintaxia:
DatePart (tartea As String, data As Date [, AstekoLehenEguna As Integer [, UrtekoLehenAstea As Integer]]) As Long
Itzulera-balioa:
Erauzitako zatia emandako datarako.
Parametroak:
tartea: Ondorengo taularako kate-adierazpena, data-barrutia zehazten duena.
tartea (kate-balioa)
Azalpena
yyyy
Urtea
q
Hiruhilekoa
m
Hilabetea
y
Urteko eguna
w
Asteko eguna
ww
Urteko astea
d
Eguna
h
ordua
n
Minutua
s
Segundoa
data: Emaitza data horretatik kalkulatzen da.
Data-literalei esker, uneko hizkuntzarekiko independenteak diren data-aldagai zehatzak adierazi daitezke. Literalak # traolekin inguratuta daude. Balizko formatuak honakoak dira:
#yyyy-mm-dd#
#mm/dd/yyyy#
astekoLehenEguna: Astearen lehen eguna zehazten duen aukerako parametroa.
astekoleheneguna balioa
Azalpena
0
Sistemaren balio lehenetsia erabiltzen du
1
Igandea (lehenetsia)
2
Astelehena
3
Asteartea
4
Asteazkena
5
Osteguna
6
Ostirala
7
Larunbata
urtekolehenastea: Aukerako parametro bat, urte bateko hasierako astea zehazten duena.
urtekolehenastea balioa
Azalpena
0
Sistemaren balio lehenetsia erabiltzen du
1
1. astea urtarrilaren 1a duen astea da (lehenetsia)
2
1. astea urte horretako lau egun edo gehiago dituen lehenengo astea da
3
1. astea urte berriko egunak bakarrik dituen lehenengo astea da
Adibidea:
Sub example_datepart
MsgBox DatePart("ww", #01/02/2005#) ' displays 2 because weeks start on Sunday
MsgBox DatePart("ww", #12/31/2005#) ' displays 53
MsgBox DatePart(date:=#2005-12-30#, interval:="q") ' displays 4
End Sub